XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kiyote Yauna-ren 2- Garren Zatiko XLV, XLVII, XLIX

LI eta LIII gn. atalak: edo: Nola Barataria ugarteko yaurbide Panza`tar Santxo`ren eskuetan erabilli zan

XLV GN. ATALA

NOLA PANZA'TAR SANTXO'K BERE UGARTEKO YABETZA ARTU ZUN ETA YAURTZEN ASI ZAN

Diot ba, bere ozte osoakin eldu zala Santxo anei bat auzoko zitun irisko batera, dukeak yabetzen zunetako onenetakoa.

Adirazo zioten Barataria ugartea zeritzala, naiz iriskoak Baratario izena zulako naiz yaurbidea eman zitzaion merketasunagatik.

Esita zan irisko atietara iristean, erri-yarleak abetaltzera irten ziran, yo zuten yualeak eta auzoko guziek alaitasun berezi erakuskiak emanda, otsandiz txadon (eliza) nagusira eraman, Yainkoari eskartzeko: ta urrengoan, oikun barregarri batzukin iri giltzak ukañi eta Baratari'ko betiko yaurlaritzat artu.

Yaurlari berriaren yantzia, bizarra, lodi ta txikitasunak arriturik zeurzkaten gertaketaren korapilloa ez zekiten notin guziak, baita zekitenak oro, anitz ziranak.

Azkenez, txadonatik ateratakoan, auzitegiko aulkira eraman ta ezarri zuten, eta dukearen yauregi-zayak esan zion: Aspaldiko oitura dugu, yaurlari yauna, ospetzu ugarte onen yabetza artzera datorrena, nastatu ta zail-samar dan galde bati erantzuteko bear dala, ta erantzun ontan erriak yaurlari berriaren asmamenaren mailla neurtu ta ukitzen du: ta onela, bere etorreraz poztu ala illuntzen da.

Yauregi-zayak Santxo'ri itz onek zesazkion bitartean, au bere aulki aurreko orman idatzitako izki aundi ta askori begiratzen zegoen, eta irakurtzen ez baitzekien, galdetu zun zer ote ziran orma artan zeuden irudi aek.

Erantzun zitzaion: Yauna, an idatzi ta oartuta dago, Yaun orrek ugarte onen yabetza artu zuneko eguna, ta oarrak dio:(...).